Nor gara
Lavandería Aran-Eli SLn, oro har, jatetxe, hotel eta hotel establezimenduei ikuztegi industrial eta ehunen renting zerbitzua eskaintzen diegu. Zerbitzu hori eskaintzeko, azken belaunaldiko makineria dugu jantziak ikuzi, lisatu eta entregatzeko prozesuan kalitate mailarik handiena lor dadin. Horrela, bezero bakoitzarentzat ikuztegi industrial pertsonalizatuaren irtenbide integralak garatzen ditugu.
Bezeroak, gurekin harremanetan jartzen den unetik, tratu zuzena eta pertsonala jasotzen du. Gure taldeak establezimendu bakoitzaren beharrak aztertzen ditu gure esperientzia eta aholkularitza eskainiz bai dagokion ehun hautaketan bai erosi beharreko piezen neurri, kopuruari buruzko orientazioan, establezimendurako egokienak diren aukera guztiak kontuan hartuz, jabetzan edo renting…
Aran-Eliren tamaina eta lan egiteko moduari esker, negozio bakoitzeko beharretarako malguak izan gaitezke, zerbitzua pertsonalizatuz: ikuztea gure egoitzan ehuna entregatu eta bertan jasota; aholkularitza materiala erostean eta material horren ondorengo garbiketa eta lisatze zerbitzua; jantzien renting kontratua jantziak bildu, ikuzi, lehortu, lisatu eta entregatzeko zerbitzuarekin, etab.
Gure ikuztegian, bezero bakoitzak bere jantzia du.
Gure ibilbidea
Lavandería Aran-Eli SLren sortzaileak Juan Ignacio Echave Larreta eta Kontxi Auzmendi Arana izan ziren, 1975eko urtarrila inguruan. Orduan oraindik ez zen jaio gure anaia Jon; horregatik, ez dago merkataritza izenean.
Jarduera Donostiako Alde Zaharreko Joan de Bilbao kaleko lokal batean hasi zen. Jardueran sartzen ziren lehorrean garbitzea, tindategia eta ostalaritzako jantziak ikuztea. Familiak jatorria ostalaritzaren munduan izateak eta sektoreko ezagutza izateak kalitatezko irtenbide eta zerbitzuen eskaintza ekarri zuen eta horrek guztiak gero eman ziren pausoak markatu zituen. Ondo egindako lanaren zein prestakuntza jarraituaren aldeko apustuak eskaintza handi eta pertsonalizatua ekarri zuen Gipuzkoako ostalaritzarentzat, negozioa handituz eta jarduera Astigarragako 26. industrialdeko pabiloi batera eramanez. Hori izanik gaur egungo kokalekuaren (Errenteriako Masti-Lloidi industrialdea) aurreko pausoa.
Gaur egun, hiru anai-arrebek, Aran, Eli eta Jonek, jarraitzen dute haien gurasoek transmititutako lan egiteko moduarekin, haiek erakutsi zieten eran bezeroei zerbitzu integral, zintzo, pertsonalizatu eta kalitatezko bat eskainiz. Hori dela eta, helburu horretarako lan egiten duten 25 pertsonek osatutako talde bat dute gaur egun.
Zerbitzu integral, zintzo eta pertsonalizatu bat eskaintzen diogu bezero bakoitzari, gure gurasoek erakutsi ziguten eran.