Lagun zaitzakegun negozio bat duzu?

KONTAKTATU GUREKIN KONPROMISORIK GABE

Espezialistak ikuztegi industrialean

Aran-Eli ikuztegian jatetxe eta hotel establezimenduei ikuztegi industrial eta ehunen renting zerbitzu integrala eskaintzen diegu.
Azken belaunaldiko makineria eta langile gaituak ditugunez, ikuztegi industrial pertsonalizatuaren irtenbide integralak garatzen ditugu, kontuan izanik bezeroak eskatzen dituen akaberak eta birjartze denborak.
Gure ezaugarria da kalitatea, pertsonalizazioa, efikazia eta efizientzia eskaintzea gure zerbitzuetako bakoitzean.

40 urtetik gorako ibilbidea

Aran-Eli ikuztegiak, 40 urtetik gorako ibilbidearekin, ongi egindako lanaren eta Gipuzkoako ostalaritzari zerbitzu pertsonalizatu bat eskaintzearen aldeko apustua egiten du. Gaur egun, Juan Ignacio Echave eta Kontxi Auzmendiren hiru seme-alabek jarraitzen dute haien gurasoek transmititutako lan egiteko moduarekin; hala, zerbitzu integral, zintzo, pertsonalizatu eta kalitatezkoa eskaintzen saiatzen dira.

Bezeroak, gurekin harremanetan jartzen den unetik, tratu zuzena eta pertsonala jasotzen du.

Araneli - lavandería industrial en Gipuzkoa

Aholkularitza behar duzu zure negoziorako?

Gure zerbitzuak behar badituzu edo ikuzketa edo ehunen alokairuari buruzko edozein kontsulta baduzu, esan zer behar duzun eta ahal dugun guztia egingo dugu zuri erantzun profesional eta azkarra emateko.

    Eremu guztiak nahitaezkoak dira

    Datuen babesa onartzen dut

    Gure bezeroetako batzuk

    Michelín izarrak dituzten Gipuzkoako bezeroen konfiantza dugu, eta horiek guztiek bikaintasuna eskatzen dute.