Ikuzketa eta lisaketa
Aranelin ikuzketa zerbitzu profesional, efiziente eta lehiakorra eskaintzen dugu negozio bakoitzeko jantzi guztietarako. Gure espezialitatea da mahai zapiak, ezpainzapiak, chef jantziak eta sukaldeko jantziak garbitzea. Tratamendu egokiak aplikatzen ditugu jantziak era ezin hobean higienizatu eta kontserbatzeko.
Ikuztegirako ehunak jasotzen diren unetik, arreta berezia jartzen zaio xehetasunari sailkatze, garbitze, lehortze eta ontziratze prozesuaren bidez, ehunak itzuli arte.
Jantzien prozesua
Bilketa
Jantziak ikuztegian edo establezimenduan biltzea
Azterketa
Pisatzea, identifikatzea eta sailkatzea moten eta bezeroen arabera
Ikuzketa
Xaboi eta programa bereziekin ikuztea eta lehortzea
Prestaketa
Eskuz lisatzea, biltzea, tolestea eta eskuz errepasatzea
Kontrola
Kalitate, sailkatze eta paketatze kontrola
Entrega
Jantziak ikuztegian edo establezimenduan entregatzea
Zerbitzu pertsonalizatua bezero bakoitzari
Akaberak
Aran-Elin arreta berezia jartzen diogu jantzi bakoitzaren akaberari eman beharreko xehetasunari; hala, kalitatearen kontrola eskuz egiten dugu. Kalitatean dugun ospea bai ikuzketan bai akaberan dugun esperientzia eta arretatik dator. Esperientzia handiko gure lantalde saiatu eta arretatsuari esker, ziurtatzen dugu amaierako produktua baldintza ezin hobeetan eta gure bezeroen eskakizunekin bat eginez eskaintzen dugula.
Orbanak kentzea
Gure ikuztegira iristen diren artikulu guztiak berrikusi egiten dira, tratamendu berezi bat behar duten kalte edo orbanak dituzten ikusteko. Horretarako, gure langileek errepasatzeko, orbanak kentzeko eta lisatzeko mahaiak dituzte, horrela ziurtatzen baitute gure bezeroen bikaintasun eta eskakizun mailarekin bat egiten duen akabera ezin hobea lortzen dela.
Aholkularitza behar duzu zure negoziorako?
Gure zerbitzuak behar badituzu edo ikuzketa edo ehunen alokairuari buruzko edozein kontsulta baduzu, esan zer behar duzun eta ahal dugun guztia egingo dugu zuri erantzun profesional eta azkarra emateko.
Gure zerbitzuak
Gure bezeroetako batzuk
Michelín izarrak dituzten Gipuzkoako bezeroen konfiantza dugu, eta horiek guztiek bikaintasuna eskatzen dute.